Korintoarrei Bigarren Gutuna 11:3
Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.
1571 Navarro-Labourdin Basque NT
In The King James Version
In Context
Read all of Korintoarrei Bigarren Gutuna 11
Cross References
John 8:44Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.
Romans 12:8Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
2 Corinthians 1:12Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan.
2 Corinthians 4:2Aitzitic iraitzi ditugu ahalquezco estalquiac, ebilten garela ez fineciarequin, eta ez Iaincoaren hitza falsificatzen dugula, baina eguiaren declarationez approba eraciten ditugula gure buruäc guiçonén conscientia gucia baithan, Iaincoaren aitzinean.