Epistola galaziarrei 3:28
Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean.
1571 Navarro-Labourdin Basque NT
In The King James Version
In Context
27Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.
29Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero.
Read all of Epistola galaziarrei 3
Cross References
John 11:52Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzançát batetara
John 17:20Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:
Romans 2:9Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere.
Romans 4:11Guero recebi ceçan circoncisionearen seignalea, fedealen iustitiataco cigulutan cein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten gucién aita licençát, hæy-ere iustitiá imputa lequiençát:
Romans 10:12Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.
1 Corinthians 7:19Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea.