Judaren Gutuna 1:24
Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.
1571 Navarro-Labourdin Basque NT
In The King James Version
In Context
Cross References
Matthew 5:12Boz eta aleguera çaitezte, ceren çuen saria handi baita ceruètan: ecen hala persecutatu vkan dituzté çuen aitzineco Prophetác.
Matthew 19:28Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac.
Luke 9:26Ecen nor-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz, harçaz ahalque içanen da guiçonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean.
Romans 8:31Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gauça guciac-ere harequin emanen?
Romans 16:25Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura: