Apokalipsia 15:2
Eta ikus neçan beirazco itsassobat beçala suz nahastecatua: eta victoria eraman vkan çutenac bestiaganic, eta haren imaginaganic, eta haren mercaganic, eta haren icenaren contuaganic, ceudela itsasso beirazco irudian, eta cituztela Iaincoaren guittarrác:
1571 Navarro-Labourdin Basque NT
In The King James Version
In Context
Cross References
1 Peter 1:7Çuen fedearen phorogançá vnguiz preciosoagoa ecen ez vrrhearena (cein galtzen baita eta halere suz phorogatzen) eriden dadinçát, çuen laudoriotan eta gloriatan eta ohoretan dela, Iesus Christ aguer dadinean:
Revelation 4:6Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.
Revelation 11:11Baina hirur egun eta erdiren buruän vicitzeco spiritu Iaincoaganicoa hetara sarthuren datec, eta egonen diratec bere oinén gainean, eta iciapen handi eroriren datec hec ikussiren dituqueiztenen gainera.
Revelation 13:14Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.
Revelation 21:18Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi.