Romans 12:6
Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:
1571 Navarro-Labourdin Basque NT
In The King James Version
In Context
5Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.
7Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.
Cross References
Matthew 23:34Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira:
Luke 11:49Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen.
Acts 11:27Eta egun hetan iauts citecen Ierusalemetic Propheta batzu Antiochera.
Acts 15:32Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.
Acts 21:9Eta hunec cituen laur alaba virgina prophetizatzen çutenic.
Romans 12:3Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala.