The Bible Software
Epistola galaziarrei · 1571 Navarro-Labourdin Basque NT

Epistola galaziarrei 6

1Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin.

2Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.

3Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du.

4Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan.

5Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.

6Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.

7Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.

8Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.

9Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.

10Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

11Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz.

12Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.

13Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.

14Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.

15Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac

16Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.

17Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean.

18Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen.

← Epistola galaziarrei 5Read In The App, Free →Ephesians 1 →

Study Epistola galaziarrei 6

KJVMatthew HenryJamieson-Fausset-BrownAdam ClarkeAlbert BarnesJohn WesleyJohn CalvinScofieldWilliam BurkittFamily Bible NotesGeneva Bible Notes (1599)Reina-Valera (Español)Bíblia Portuguesa MundialLuther Bibel (Deutsch)Bible Louis Segond (Français)

All Chapters

123456